inprimatu
Jostaketa charrak
Izenburua:
Jostaketa charrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
208.zk.
Orrialdea:
2

Jostaketa charrak

 

Artola, Pepe

 

 V

 

 Baserritar andre bat

 echera zijuan,

 tratuaren sestua

 zubela buruan

 sesto barrenan zeuzkan

 ontzi, aragiya,

 ta bere gurdiyentzat

 pintura gorriya;

 ontan lozan sartu zan

 otarra ta guzi,

 eta toldu burni bat

 etzuben ikusi,

 zillargille batek an

 denda on bat zeukan,

 emakume bi, gauzak

 ikusten zeuden an;

 ontan jorik tolduen

 burniya sestuak...

 ¡an dijuaz burutik

 andrien tratuak!

 sestuakin kristala

 jorik zuben autzi

 eta, bi andre ayeek

 pinturaz igortzi,

 losa ere pinturas

 nola zan zikindu

 zeladoriak multa

 ziyon bertan kendu.

 

 VI

 

 San Vicente-n zebillen

 mutill bat pelotan,

 azaldu zan erdaldun

 zeladore bat-an,

 alakorik batean

 asi zan segika

 berotu nairik arri

 bizkarra makilka

 bañan chirristaturik

 zerbaiten ertzian,

 erori ta miñ-artu

 zuben kokotzian;

 ordurako saltarik

 kolpian petrilla,

 tralla eginta presaz

 zijuan mutilla

 bañan ain bizi nairik

 jiratu karrika,

 kantoya eskutatzen

 asi zan korrika;

 eta amona shar bat

 au kolpez jurikan

 lurrera bota zuben

 korde gaberikan.

 


inprimatu