inprimatu
Jostaketa charrak
Izenburua:
Jostaketa charrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
206.zk.
Orrialdea:
2

Jostaketa charrak

 

Artola, Pepe

 

 I

 

 Ate zar aundi batek

 ukullu batian,

 zeuzkan euliyak pillan

 (zokuak batian:)

 mutill koskor batek au

 bertan ikusirik,

 asi zan atzaparka

 erdiyak ill-nairik,

 ala prest egin zuben

 shegaran kolpe zazt,

 bañan atiak nola

 zeukan iltze zar bat,

 biatz tartetik ziyon

 ebakiya egiñ,

 ¡gisarajoa! bero

 oñasiarekin,

 asi zan marruaka

 eziñ egonikan,

 eta asto zakar bat

 lotua egonik-an,

 zeñaz marruak egin

 etziyon onikan,

 aidian bota zuben

 ostikoz jorikan.

 

 II

 

 Baserritar gaste bat

 lanian zan asi,

 eta zaben arbolan

 kabi bat ikusi;

 jarri zan betik gora

 berari begira,

 esanaz:- Ume

 neretzako dira;

 ontan, adar batian

 egonik tariña

 begiyetara ziyon

 plast, sarta ziriña;

 ernegaturik oso

 asi zan iyotzen

 ea ote-zituben

 umeek achitzen

 iyo zan ta ikusi

 gabe batian zeuden

 atzaparka kabiyan

 presaz sartu zuben

 bañan umien ordez

 sube bat egonik

 shardia sartu ziyon

 beatz muturretik.

 


inprimatu