inprimatu
Ignaziyo pioya-ren suertea
Izenburua:
Ignaziyo pioya-ren suertea
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
152.zk.
Orrialdea:
3

Ignaziyo pioya-ren suertea

 

Artola, Pepe

 

 Ignaziyo pioyak

 alkantarilletan,

 moneda bat ikusi

 zuben zikiñetan;

 kasorik egin gabe

 bere lagunari,

 presaka jaso suben

 moneda shar ori,

 ikusi zuben zala

 errial chikiya,

 bañan eziñ garbitu

 ¡ura komeriya!

 Nola zillargille bat

 ark laguna zuben,

 garbituko ziyola

 pentzatu baizuben;

 Eraman ziyon bada

 zillargilleari

 esanaz-Garbi nazak

 moneda shar ori;

 zillargille lagunak

 esan ziyon-¿Aizak

 biyarko egingo diat

 baldinbaago presak.

 ...................

 Zillargilleak lana

 charra zuben artu

 bañan andik puntura

 zuben maniatu.

 Pioya joan zitzayon

 urrengo egunian,

 errial chiki billa

 umore onian;

 esanaz-¿Artzalde on,

 Pello lagun zarra,

 garbitu aldek nere

 atzoko lan charra?

 -¿Bai mutill or ziagok

 goizian egiña

 kendu ziuat kraka

 ustes alegiña?

 -Papera egitiatik

 esan ziyon-zembat,

 pagatu bear diat

 ire lanaranzat.

 -Erantzun ziyon: Mutill

 lagun-aizelako

 bederatzi kuarto,

 ori... iretzako.

 Pioyak patrikaran

 zuben ardit zar bat,

 atera ta esan ziyon.

 -To, mutill, iretzat,

 erriala or daukak

 eutzi ardit zarra

 ara beatzi kuarto

 adios lagun zarra.

 Ez nak sartu ziriya

 Pello gaur gaizki ik

 eztaukak arturikan

 geyo errialik.

 


inprimatu