inprimatu
Gure izaera
Izenburua:
Gure izaera
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
1383.zk.
Orrialdea:
2

Gure izaera

 

Artola, Pepe

 

 Nere adiski Francisco Lopez jaunari Donkitua

 

 Arbol on batek lore ta fruta.

 ematen duben modura,

 ala berian gizona ere

 sortutzen baita mundura;

 orriz betia, ta preskotasun

 ona dutela ingura,

 gero aundiya izan dediyen

 denborarekin fruta-ura.

 

 Chikitan gera oso biguñak

 presko polit ta bishiyak,

 choratzen gaitu edozer gauza

 ikusten degun guziyak;

 lotura ere eziñ iduki

 dantzan ezur ta mamiyak

 aizea beziñ fiñ memoriya

 eta ernayak begiyak.

 

 Gerora, zerbait koskortutzian

 besotik gera irtetzen

 eta bakarrik geren modura

 nola gera ibiltzen;

 josiatutzia beste gauzarik

 etzaigula bururatzen,

 ibiltzen gera gure soñeko

 zarpa zar denak urratzen.

 

 Ondoren gera oso ornitzen

 fruta sasoyan bezela,

 geronen lan ta kontuetara

 zuzen eterzen gerala,

 onez aurrera gure denbora

 joaten da uste ezdala

 ain azkar nola sutunpatikan

 aidean joaten dan bala.

 

 Illia joaten abiyatzen da

 bista ere bai laburtzen

 pausua oso nagitu eta

 ezurrak berriz gogortzen:

 belarriyak len ernai ziranak

 erdi ichu edo gortzen,

 ala berian itza moteldu

 eta bizkarra makurtzen.

 

 Indar guztiyak uste gabian

 gorputzetik dira galtzen,

 memoriyare pishka banaka

 medariurik da chit aultzen;

 akulluakin zulatu ta ere

 ez da errezki mu gitzen

 ¡Ara gizonen aunditasunak

 zertara diran biurtzen.

 


inprimatu