inprimatu
Andriak senarrari koplak
Izenburua:
Andriak senarrari koplak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andriak senhararri koplak.

 

 

 1

 

 Urthe bainitz oraino ez dela

 Eman zauzkiguten koplak

 Edari gocho zale ginela

 Emazteki eskualdunak (1).

 

 2

 

 Hirriz zabaldurik zinagozten

 Plaza guzia bethea

 Gure berrien ongi aditzen

 Kontentik zagon jendea.

 

 3

 

 Pello zuk ere badauzkatzu

 Kopla zembeiten bideak

 Orai aditu behar ditutzu

 Guk bezain ongi zureak.

 

 4

 

 Igandetan bazoaz plazarat

 Nahi duzun arteraino

 Goizetik sartua ostaturat

 Han zaude arratseraino,

 

 5

 

 Eguna han deramazu aise

 Zure moltsakuen gostuz

 Jan eta edan ederki ase

 Atseginak ongi hartuz.

 

 6

 

 Mahain bartarik athera orduko

 Paretaketan zabiltza

 Harek lagundurik atchikitzeko

 Berdintsu zure balentza.

 

 7

 

 Ardura bazabiltz merkatutan

 Eta tratu bide guthi

 Etcheratzen zaizkit gauerditan

 Kasik hola zabiltza bethi.

 

 8

 

 Berandu ethortzen zinen bathez

 Gerthatua den afera:

 Ederki trumpatu zinen athez

 Ganik hauzoko etchera.

 

 9

 

 Ene kalakak kechatzen zaitu

 Huntan beraz lana bego

 Oro nik erran behar banitu

 Zer ez nuken errateko.

 

 10

 

 Ea, ea

 Ai zer senharra (bis)

 Juanak arrozoina du (bis)

 Hobeago izanen zen

 Senharrik hartu ez balu.

 

 ***

 

 (1) Juana khentzatzu

 Asmu tzar horiek burutik

 Ez dugu gerla beharrik.

 


inprimatu