Andres'ek bere andregayari
1
Milla urte pasata
bederatzireun
bederatzireun
aurten zazpigarrena,
broman pasa zagun
dama gazte polit bat
ustez nekan lagun
gazte gaztia zala
egiņa izagun
mingaņaz alegria
amorioz illun.
2
Ezkontzeko asi ta
orra desgraziya
orra desgraziya
persona tranposakin
tratatzen asiya,
ni fiņen nabillen baņa
orrek maliziya,
oraiņ argatik nago
braterrera utziya,
publikatzera nua
asunto guziya.
3
Zelestina dauka
dama orrek izena
dama orrek izena
Aranon bertan jayo
ta an bizitzen dana,
Andres orreri kantak
jartzen asi dana,
ez izan balitz
alaja zuzena,
aik ola mendratzen det
merezi dubena.
4
Ezkontza zerratutzen
San Juan besperan
San Juan besperan
gabeko amaiketan
kanpuan intzetan
bidez azpiko aldetik
leku polita zan,
aingeru bat bezela
izketan ari zan,
ni arront engaņatu
gazte samarra izan.
5
Berarek gaztia da
ez dauka urte asko
ez dauka urte asko
emeretzi eskasak
emezortzi oso,
Andresek ogei ta iru
ez det ukatu,
balientia zaude
tranpan jokatzeko,
egiak esan gabe
ez naiz isilduko.
6
Eskutikan elduta
asi zan esaten:
asi zan esaten:
-Andres, geyago zuri
ez dezut utzitzen,
lore ederragorik
ez diet ikusten
esposatuta bitarte
liberti gaitezen,
jai bat seņalatuta
Donostiara guazen.
7
Andik amabost egun
etziran pasatu
etziran pasatu
gau batez esan niyon:
-Etzi guazen'azu
pozik egingo dizut
orrenbeste gustu.
Ura esanta laister
eman ziran musu,
orduan bero ziran
oraiņ arront oztu.
8
Etxetik Ernanira
juan giņan oņez
juan giņan oņez
birian itz potxolo
ederrak esanez,
Donostira tranbia
noiz zeguan galdez,
frantzesakin igual
asitzen zan ingles,
erderaz berez fuerte
naiz bate jakiņez
9
Tranbi ortan sartuta
jo degu Donosti
jo degu Donosti
bulebarrera juan ta
pasiatzen asi,
gero Bretxatik bueltan
kaliak ikusi,
eskuņeko besotik
ein ziran imurtzi
zapata pare txatik
bear derazu erosi:
10
Zapata oyek artuta
bazkaltzera fonda
bazkaltzera fonda
galdezka abaniko
almazena nun da,
urare erosi niyon
neskatx orri jun da,
berua freskatzeko
izugarri on da
nere kontura orrek
pasatu du broma.
11
Bazkaldu eta gero
errefreskoz ase
errefreskoz ase
zerbait falta zuela
keņuka berrize,
-Belarriko pare bat
erosi nai nuke.
Urare erosi niyon
juan da derrepente,
trastia orrek egiņ dit
mesede ainbat kalte.
12
Konpra oyek egin
asi zan esaten
asi zan esaten:
-Tranbian sartu eta
Errenteira guazen
aizpa bat aspaldian
badaukat nik antxen,
ura bisitatuaz
liberti gaitezen,
elkarri usai txarrik
ez genion aitzen.
13
Errenteira juan da
aizpa on ikusi
aizpa on ikusi
gero meriendatu
bastante ederdi
limonadaz ase ta
parra egin galanki,
persona tranposuak
maliziya beti,
zortzi ta erdiyetako
jodegu Donosti.
14
Donostira juan ta
musika lenbizi
musika lenbizi
balsian asi giņan
poliki poliki,
inglesez ainbeste
ortane badaki,
gero errefreskuak
zerbeza ta guzi,
andik aurrerakuak
guk beste ez daki.
15
Urrengo egunean
jo degu Ernani
jo degu Ernani
tranbian mano a mano
begira alkarri,
an erosi nituen
sei paņuelo zuri
aguak kolonia
beste botilla bi,
orduan zapuztu zan
nere Birjiņori.
16
Esan zira:-Ekaitzu
paņulu oyek neri
paņulu oyek neri
azpildu eta letrak
egiņ beaizkat oiri,
gero entregatuko
dizkizut ni zuri,
ta gaņera botella bat
usai gozuori
bota niyoke
arropa danari.
17
-Lenbizi aspildituta
gero letrak egin
gero letrak egin
nendoni etorriko
botilla batekiņ
nere paņueluak
zure arropakiņ
usayez betekoitut
itota birekiņ.
Etzala konformatzen
arrazoi orrekiņ.
18
Esan ziran:-Botella-bat
osua bear det nik
osua bear det nik
bestela eztirazu
egite gustorik.
Esan niyon:-Oik biyek
neonek beatut nik
ez pasatzen orduan
asarretutzerik,
bazkaldu eta guazen
etxera emendik.
19
Bazkaldu, Aranora
urrengo pausuak
urrengo pausuak
ogei ta zazpi duro
neuzkan kastatuak,
ederki kosta zaizkit
dama orren tratuak,
oraiņ usaregatik
artuta puntuak.
koņaruakin bialdu
dizkit paņuluak.
20
Paņulu oyek artuta
urrengo egunean
urrengo egunean
Arditurrira jun ta
asi naiz lanian,
andikan bizkortxoro
nere arrabiyan,
lau karta egin dizkat
bi aste t'erdiyan,
errespuestarik ezta
burla azkenian.
21
Santi agotan ziran
azkeneko planak
azkeneko planak
zuzena akertzen du
artarako danak,
neska tranposa orren
ordure esanak
etzayotela utzi nai
aizpak eta amak,
akabatu dirala
ezkontza onen lanak.
22
Aranon jayoa naiz
askok dakitena
askok dakitena
ongi egin da
gaizki pagatu nautena
igualak zerate
kuadrilla dana,
Zelestinak badaukat gaur
nik aņa pena,
Ollinden bizitzen da
Andres Mitxelena.
23
-Egazti polit ori
jayo zan munduan
jayo zan munduan
izugarri mantxua
artzeko eskuan,
Andresek ikasi du
kabia nun duan,
maiz bajatzen dalako
arkolan onduan,
olako gau txoririk
badabill basuan.
24
Ogeita lau bertsokin
nere erretira
nere erretira
motiborikan gabe
jarriak ez dira,
tranbiyan erain dit
Donostitik jira,
zure falta guziyak
emen agiri dira,
atoz kargua artzera
gezurrak badira.
|