inprimatu
Gabiraba, mirua eta azeriya
Izenburua:
Gabiraba, mirua eta azeriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
174-176

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gabiraba mirua eta azeriya

 

Artola, Jose

 

 Chituak ari ziran

 goiz batean jaten;

 gabirau batek goitik

 ziyen begiratzen;

 beste bazter batetik

 irtenik mirua,

 eta nola ibiltzen

 dan chit agurua,

 pentsatu zuben azkar

 bertaraño joanta

 irtetzia ostera

 chito denak janta;

 gabirabak asmoa

 berdiña bai zuben,

 arrek ere chitoak

 ostu nai zituben;

 ala sarrera zuben

 egiñ an bertara;

 mirua ere gogoz

 sartu zan artara,

 bañan biyak batetan

 eldurikan bati,

 diyo batek: Aizak, i

 utzi nazak neri

 "Eldu akiyok beste

 ik nai dekanari."

 Ez diat nai, utzi zak

 neria dek ori...

 Erdi asarre ontan

 zabiltzala biyak,

 zulotikan ikusi

 zuben azeriyak,

 eta korrika joan ta

 arrapaturik an,

 berialasen bertan

 zituben biyak jan.

 ..................

 Aserriak ez baitu

 ekartzen gauz-onik;

 kontugabetzen bada

 emago jardunik.

 Esaerak diyonez

 daukagu esanik,

 ezdala charrik ondo

 etortzen ezdanik.

 

 Mirua eta katua.

 

 Kolka bit chituakin

 zebillen baratzan;

 katu gazte bat berriz

 etzinta belartzan.

 Miruak ikusirik

 chito pilla-ura,

 ostutzera joatia

 zitzayon burura.

 Ala, goitik biziro

 abiyan zetorren,

 baña kolkak jakiñik

 zer griña zekarren,

 chituari deitu ta

 batetan bildurik,

 ezkutatu egintzan

 beriala andik.

 Mirua sarturikan

 chit aserratua,

 chituen ordez zuben

 achitu katua;

 aidian zeramala

 artuta lurretik,

 onek zarpak trabatu

 zizkan zintzurretik;

 oñazia aiñ gogor

 ematen baitziyon,

 meserez atzaparrak

 libratzeko ziyon;

 oi, oi, oi, autzi nazak

 bakarrikan joaten."

 -Ez, ez banak aguro

 chit beeraño jaisten.

 -Ondo dek, jachiko-at,

 bañan iya bian

 salto egiñik ua

 naidekan birian.

 Katuak diyo: ¿Nik nai

 diat chit jaistia,

 naibadek atzaparrak

 lepotik kentzia...

 Oñazietatikan

 libratziagatik,

 beeraño zuben jachi

 presaka chit goitik;

 bañan katuak iku

 zubenian lurra,

 golpian egin ziyon

 bi erdi zintzurra.

 Tranpiyan diradenak

 ibiltzen munduban

 azken pagua dute

 miruen moduan.

 Zerbait gaitza dubenak

 egin nai iñori,

 gertatzen sayo uste-

 gabian berari.

 

 Chanchangorriya eta kukuha.

 

 Kuku batek arraultza

 chanchangorri bati,

 utzi-ziyon kabian

 biziro ederki;

 onek ikusirikan

 kabiyan arraultza,

 esan zuben: "uste det

 ez dala au utsa;

 ¿norbaitek ziran emen

 neretzat utziko;

 ¡zer ederra! neronek

 emen det aziko"

 Ala on egitia

 beste asmo gabe,

 egintzan beriala

 arraultzaren jabe;

 chulaturik arraultza

 mokuarekin an,

 beriala barrendik

 kukuba irten zan;

 egopian laztantzen

 zuben chit gustora,

 janariya ere ziyon

 ematen mokora,

 bañan erruz azitzen

 ari zan kukuba,

 eta guchitzen berriz

 kabiyan lekuba,

 apetitua sortu

 zitzayon ainbeste,

 ezik chanchangorriyak

 ezin zuen bete;

 bein mokuan arentzat

 zerbait zekarrela,

 diyo esker gabeko

 ume ark onela;

 "¿zer uste du?-eranzun

 bezait beriala;-

 beti erdi gosiak

 biziko naizela?

 Laister igesi joango

 naiz ni emendikan

 ez badit ekarritzen

 gauza oberikan."

 Aldedana billatzen

 bazeukat naiko lan;

 ¡nik eziñ sortu arren,

 ik errez naidek jan!

 ¿Zer uste dek lan guchi

 egiten detala?...

 ¿Ikusten eznak beti

 egan nabillela?...

 ¿Bada nik pentsatu det

 emendik joatia,

 eta neronek nere

 lana egitia."

 "Ua bada emendik

 nai dekan tokira;

 ez-aiz geigo sartuko

 i nere kabira."

 Alde eginta chanchan-

 gorriya zan poztu,

 bere leku maitia

 ziyolako ustu...

 

 ................

 

 Gurasoak gandikan

 naiduten lekura,

 irtetzen dira asko

 kukuen modura;

 gero damuturikan

 zayote burura,

 beren zorioneko

 gazte denbor-ura.

 


inprimatu