inprimatu
Gabiraba eta belea. (Ipuia)
Izenburua:
Gabiraba eta belea. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
511.zk.
Orrialdea:
1-2

Gabiraba eta belea. (Ipuia)

 

Artola, Pepe

 

 Gabiraba zebillen

 goiz batean larri,

 chituak arrapatu

 umik, izugarri;

 eziñ zuben iñondik

 au bereganatu,

 eta modu ontara

 zan chit ernegatu;

 Ala golpe batez rau

 egiñik sarrera,

 sartu zan ollo toki

 estu zar batera;

 chito batzubek laister

 zituben bertan jan,

 bañan ikusirikan

 bere burua an,

 asi zan beliari

 ojuka: -Mesedez

 libra zezan andik

 kupiturik arrez,

 iñola ere igas

 ezin zezakela,

 libratzeko beztela,

 an ilko zutela:

 Beliak esan ziyon:

 -Aizak zergatik len

 ibildu aiz bakarrik

 mokaruak jaten?

 ¿oraiñ abiyatzen aiz

 laguntzaren billa?

 len esaten ez-ukan

 intzala abilla?

 Oraiñ, ere bakarrik

 or konpondu ari

 ez diat mesederik

 egin nai nik ni.

 Ontan etorririkan

 bertako  mutilla,

 eskubetan arturik

 zubela makilla,

 joan oizan makurtuta

 gabiraban bllla,

 eta jorik buruan

 utzi zuben illa

 ...............

 ...............

 Gabirabaren gisa

 gizon asko dira.

 


inprimatu