inprimatu
Erliak. (Ipuia)
Izenburua:
Erliak. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
111

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erliak. (Ipuia)

 

Artola eta Elizechea, Jose

 

 Erletegi batian

 erliak lanian,

 ari ziran guztiyak

 alegiñ danian;

 bata bestien urren

 sartu ta atera,

 batzubek lore billa

 bestiak uztera;

 bañan ayen artian

 charra zan bat guztiz,

 etzuben deus egin nai

 bere alperkeriz,

 eta gañerakuak

 ikusirikan au,

 elkar arturik, kolpez,

 eldu ziyoten rau;

 eta aiñ aserriak

 egonik guztiak,

 zulaka bertan kendu

 zizkaten estiak.

 ................

 Mundura lanerako

 geranak jayuak,

 gogoz egiñ zaizkigun

 nork bere sayuak;

 alperra ezin leike

 iñoiz ondo izan,

 baizik gaizki ikusiya

 erle arren gisan.

 


inprimatu