Erariya eta gizona. (Ipuia)
Artola eta Elizechea, Jose
Erariyari ziyon
gizon batek esan
ia gorputzarentzat
zer nolakua zan.
Eranzun ziyon: "Ni naiz
chic gustagarriya,
edozeņi kendutzen
diyot egarriya;
miņtsuak ere noiz nai
ditut nik kendutzen,
aul samar asko ere
badakit piskortzen;
pobriak zenbait aldiz
ditut pozkidatzen,
denari on egitez
ez naiz ni aspertzen."
Orduan aiņ ederra
baldin bazera zu,
nere sabel ontara
sartu bear dezu.
Klak.... ara baso bat
pasa zitzurrian,
eta... beste bi zuben
aren ondorian;
andik puntura berriz
lengo modura, sost,
azkar pasa zituben
beste lau edo bost;
baņa geicho izanik
aren barrenian,
asi zan nabarbentzen
bere indarrian;
bista joan zitzayon ta
oso zan choratu,
Ągizagaisoa! bestek
zuben echeratu.
...............
Izanagatik oso
ona erariya,
kontuz bearda artu
berari neurriya;
bear baņo geiago
erate ezkero,
jakiņa da gauz onik
ez dala espero.
|