inprimatu
Erari merkea
Izenburua:
Erari merkea
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
652.zk.
Orrialdea:
1

Erari merkea

 

Artola, Pepe

 

 -Praisku ¿asi al dute

 zizarrik auzuan

 eran dezagun noiz bait

 pachara osuan?

 -Ez: Tukulan echian

 nai litekek asi;

 neri naiziatekan

 progatu arazi;

 eta esan ziratek

 naiz eskasa izan

 fama zabaldutzeko

 ederraren gisan;

 bañan nola bakarrik

 ni lotsatzen naizen,

 laguntzen bañak oraiñ

 ¿naidek biyak guazen?

 -Ondo dek, guazen biyak;

 bañan deus jan gabe

 ez gaituk nere ustez

 izango ain zale;

 artzagun bakallua

 egarritutzeko,

 ta gustua berari

 obeto artzeko.

 Esan bezela biyak

 bakallu ta guzi,

 joanik zurrut egiten

 bertan ziran asi.

 Batek ziyon:-¡Au mama

 parerik jabia,

 nayago nikek banitz

 barriken jabia.

 Bestiak:-¡Au chinparta

 grazi onekua,

 au dek gu bezelako

 gizon modukua.

 Eran ta eran biyak

 ziran oso puztu,

 barrika chiki ura

 iza zuten ustu.

 Ikusirik jabiak

 ayen eztarriya,

 diyo ernegatu ta

 suturikan iya;

 -Orrenbeste ustua

 zeukat gaur nik pena,

 onezkero zeonzat

 ar-zazute dena.

 


inprimatu