inprimatu
Eifel-ko torretik Euskal-errian
Izenburua:
Eifel-ko torretik Euskal-errian
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
74-75

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eiffel-ko torretik Euskal-erriari

 

Artola, Jose

 

 Desio nuben beti Paris-ko

 Eiffel torrera igotzia,

 beetikan oņez abiyatu ta

 muturtera iristia;

 ala det gaur nik desio ori

 beterikan ikustia,

 Ązer ederra dan lan aundi ori

 ezta modu esatia!

 

 Iduritutzen zitzaidan egan

 nindutela jaso gora,

 eguzki garbi zoragarria

 printzadunaren ondora;

 ainbeste gauza ikusi eta

 etorri zaizkit gogora,

 pozen indarrez ez dakit bertan

 nola ez naizen ni zora.

 

 Muturretikan Euskal aldera

 aurren naiz begira jarri,

 ezin aspertu nitzan begira

 egotez andik berari;

 eguzki garbi orrek nolatan

 argitzen zuben lur ori,

 ta lurperatu agur egiņaz

 bere mendi tontorrari.

 

 Zori oneko lur maitatua

 garbi zerana arkitzen,

 eguzkiaren printzak ere zu

 zaitu osoro argitzen;

 inozentziko mantu churiak

 soņian dizu luzitzen,

 mancharik gabe zeradelako

 jayo ezkero azaltzen.

 

 Nere biotzak zerbait emendik

 nai lizuke adierazi,

 zure mantupe zoragarrian

 naizelako ondo azi;

 laister banator aunditasun ta

 edertasunen igasi,

 nere betiko kabi maitean

 naigo det pakean bizi.

 


inprimatu