inprimatu
Cegama-ko bajua, On Gaspar Zabaleta-ri
Izenburua:
Cegama-ko bajua, On Gaspar Zabaleta-ri
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
145.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Cegama-ko bajua On Gaspar Zabaleta-ri

 

Artola, Pepe

 

 Cegamako bajua

 Zabaleta Gaspar,

 abilidade ona

 berarekiņ dakar;

 Donostiyan portatu

 ez da ori kaskar,

 yayua dala igarri

 genuben guk askar.

 

 ĄOri da talentua

 bajua ondo jotzen!

 organua ote zan

 genuben pentsatzen;

 beste denen gaņetik

 orrena zan aitzen,

 ta gaņera etzayo

 masallik aunditzen.

 

 Gayarre bezela ba

 erre mentariya,

 zuzen eramaten du

 soņuzko ariya;

 Jueza izan banitzan

 ara esan egiya,

 orri -emango niyon

 lenengo sariya.

 

 Ez nuben ziniztuko

 aitu ez banuben,

 zeiņ ederki bajua

 orrek jotzen duben;

 ain gozo eta legun

 entzuten genduben,

 guziyak arrituta

 lajatu ginduben.

 

 Abejon darizula

 Gaspar lagun zarra,

 ori da sasoya ta

 ori da indarra;

 soņulari bikaņa

 buruz chit azkarra

 Bizi bedi luzaro

 bai Cegamatarra.

 


inprimatu