Burrioyak eta katua
Artola, Pepe
Burrioi bik jakiñik
ganbara batian
arto aske zegoala
(zokuak betian)
jateko asmoakin
joan ziraden biyak;
eta arki zituzten
leyo irikiyak;
biyetan arruenak
diyo bestiari.
-¿Sartu gaitian, jango
diagu ugari?-
bañan ikaratiya
nola zan bestia,
ala diyo - beldu nak
preso gelditzia;
etziak or sartzia
barrenak laguntzen.-
¿Ez aldakik nolatan
diran asko galtzen?
ichillik egon-ari
beldurti chorua,
guazemak, etzakela.
galdu mokarua.
Alperrik abill, ez nak
barrura sartuko,
ez diat nik alerik
batera artuko.
ni beldur nak, eta ik
ez badek bildurrik,
sartu ari nai badek
jatera bakarrik.
-Baniak, baña, aizak
geldituari or,
kontuan, esateko
azaltzen dañ iñor.-
Au esanik sartu zan
prest arto tartera
alegiñ guziyekiñ
nai aña jatera;
bañan guztorenian
jaten ari-zala,
ikusi zuben katu
bertakuak ala,
eta segiran salto
egiñik argana
atzaparrakin zuben
chirchillatu dana.
Bizi bat besterikan
nola ezbaitegun,
bakarra oni kontu
egin dezayogun;
obe da beldurtiya
mundu ontan bizi,
eta ez arrenkeriz
ezur denak autzi.
|