Burrioyak eta katua
Artola, Jose
Burrioi bik jakiņik
ganbara batian
arto asko zegoela
(ganbara betian)
jateko asmoakin
juan ziraden biyak,
eta arki zituzten
leyo irikiyak;
biyetan arruenak
diyo besteari:
-ŋSartu gaitian, jango
diagu ugari?-
baņan ikaratiya
nola zan bestia,
ala diyo-beldur nak
preso gelditzia;
etziak or sartzia
barrenak laguntzen.
ŋEz aldakik nolatan
diran asko galtzen?
-Isillik egon-ari
beldurti chorua,
guazemak, etzakela
galdu mokarua.
-Alperrik abill, ez nak
barrura sartuko,
ez diat nik alerik
batere artuko;
ni beldur nak, eta ik
ez badek bildurrik,
sartu ari nai badek
jatera bakarrik.
-Baniak, baņa, aizak
gelditu ari or,
kontuan, esateko
azaltzen dan iņor.-
Au esanik sartuzan
prest arto tartera
alegiņ guziyekin
nai aņa jatera,
baņan gustorenian
jaten ari zala,
ikusi zuben katu
bertakoak ala,
eta segiran salto
egiņik argana,
atzaparrakin zuben
chirchillatu dana.
..................
Bizi bat besterikan
nola ez baitegun,
bakarra oni kontu
egin dezayogun;
obe da beldurtiya
mundu ontan bizi,
eta ez arronkeriz
ezur denak autsi.
|