inprimatu
Burrioi zarra eta gaztia. (Ipuia)
Izenburua:
Burrioi zarra eta gaztia. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
314-315

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Burrioi zarra eta gaztia. (Ipuia)

 

Artola, Jose

 

 Burrioi bi ziraden

 elkartu batian,

 bat zarra chit, bestia

 gaztia artian;

 elur denbora zan, ta

 jatekorik biyak

 ezin billatu zuten,

 zebiltzan plakiyak;

 zarrak esaten ziyon

 beti gazteari;

 «aditu-zak, zer zaigun

 komeni biyari.

 Nola len asko jaten

 ibilliyak geran,

 billaturik zer jana

 non nai ta aukeran,

 orain pazientziyan

 ibilli gaitian,

 alik-eta elurrak

 chit urtu artian.

 Ez dek komeni beti

 ondo izatia,

 baizik on, eta charrak

 denak supritzia».

 Gaztiak ikusirik

 arto-alecho bat,

 esan zuben, «ederki

 zetorrek neretzat»;

 zarrari kasorikan

 batere egin gabe,

 nai izan zuben egin

 alea-ren jabe;

 beriala juan eta

 gogoz ziyon eldu,

 baña bere biziya

 an zuben bukatu;

 mutill koskorrak zuten

 an tranpa jarriya,

 arrapatzia-gatik

 ez-jakin choriya.

 .................

 .................

 Gazteari askotan

 zayo au gertatzen,

 ez badu aurretikan

 lenbizi pensatzen;

 zarrari ez bazayo

 kontsejua aditzen,

 askotan da gaztia

 zepuan erortzen.

 


inprimatu