Bi ollarrak
Artola, Jose
Ollar bat izaten zan
baserri batian;
bera zan jaun ta jabe
olluen tartian;
beti panparroi bizi
zan denen artian,
etzuben ollarrik nai
ark aldamenian.
Egun batez nagusi
bertakuak bada,
ekarri zuben ollar
gazte bat bertara;
zarrarekin batian
bizitziagatik
bidez olluak ondo
izatiagatik.
Ikusirik gazte au
ollar-zar aundi ark,
mokoka egin-zizkan
iru edo lau mark;
oso tirri aundiya
artua baiziyon,
egunero kolpeka
erasotzen ziyon;
nola gaztia zan au,
isillikan penak
supritutzen zituben
pazientziz denak;
esanaz "indartsua
dalako muturka,
erasotzen dit neri
goizero burruka;,
neri ere indarrak
zaizkit etorriko,
orduan ez diyot nik
berari utziko"
Ala luzaro samar
bizi zan penetan,
gaiztoaren mendian
triste ta neketan.
Denbora batez zuben
igarri, indarra
naikua bazeukala
(poztu zan ollarra.)
Berialasen joan zan
ollar zarragana,
esanaz, "aitu zazu
arrazoya, dana,
nagusiyak gu biyak
berdin maite gaitu,
naitasun geyagorik
iņori ez baitu;
bada nik ere nai det
zedorrek bezela,
ollo batzuben jabe
izan, bai; bestela.
aserria izango da
elkarren artian;
soziyuan bezela
bizitu gaitian."
Ollar zarra tirriyaz
lengoko modura,
abiyatu zan gogor
kolpeka burura;
baņa erasorikan
gaztiak batetan,
buruba puskaturik
utzi zuben bertan.
..................
Onek erakusten du
nola jaun ta jabe,
nai izaten dutela
gizon askok ere;
ez diyote iņori
opa ezer-ere,
baņa berak gelditzen
dirade deus-gabe.
|