inprimatu
Bare-gurgulloa eta bare-zikiña
Izenburua:
Bare-gurgulloa eta bare-zikiña
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
532

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bare-gurgulloa eta bare-zikiña

 

Artola, Jose

 

 Bare gurgullo bati

 bare zikin batek

 esan ziyon: -¿Aizak, i,

 bizkarrian zer dek?

 ¿Goiz abill kargatuta

 nekatzen piontzan?-

 Onek begiraturik

 laister ziyon esan:

 -Obe ukek edorren

 burua chukundu,

 ez besteren bizkarra

 orrela burlatu.-

 ................

 Burlagarri izanik

 askotan geroni,

 geronek degu gogoz

 egin nai besteri;

 burla egiten asi

 baño len iñori,

 begira dezayogun

 geren buruari.

 


inprimatu