inprimatu
Baratzako arrosa eta sasikoa
Izenburua:
Baratzako arrosa eta sasikoa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
232-233

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Baratzako arrosa eta sasikoa

 

Artola, Jose

 

 Arrosacho eder bat

 baratza batean,

 oso orriz betea

 baizeguen aidean,

 ain zan polita guztiz

 eta egokiya,

 kolore ederduna,

 aiņ churi gorriya,

 zeņak uste baizuben

 bere izatia,

 izango zala endik

 errira joatia,

 galai edo damaren

 soņian jarriya,

 izan zediņ guztiyen

 begiragarriya.

 Sasi tarte batean,

 erdi ageriyan,

 zeguan beste arrosa

 oso miseriyan,

 esanaz:-Neri ez dit

 iņork begiratzen,

 alaz guziz emenchen

 pozez naiz bizitzen.-

 Orla ari dirala,

 bi arrosak, elkar

 ikusi ziran eta

 mintza ere azkar...

 Baratzakoak ziyon

 esan besteari:

 I, ez aiz ni bezela

 polita ageri.

 Zokuan ago erdi

 gordean, itsusi,

 ez dek izango iņoiz

 ik, nik ainbat grazi.-

 Ontan neika koskor bat

 zan ara etorri,

 eta ikusi zuben

 arrosa eder ori,

 zeņak zuben eskuan

 beriala artu,

 baņan andik puntura

 zuben purrakatu;

 bestia berriz bere

 sasiyen tartian

 bizi izan-zan ondo

 igartu artian.

 

 ..............

 

 Ez degu esan bear

 izango naiz ondo,

 ez det ur ontatikan

 beiņ ere erango;

 zergatik uste arren

 gauz onak espero,

 gerta liteke oker

 irtetzia gero.

 


inprimatu