inprimatu
Azeriya
Izenburua:
Azeriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
210-211

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azeriya

 

Artola, Jose

 

 Azeri zar bat sartu

 zan zelai batera,

 egazti asko zeuden

 lekura jatera;

 onek zuben asmoa,

 geyenak zeudezen

 lekura iristia,

 ostu zezazkiyen.

 Ala abiyaturik

 bertaraño zan joan,

 lendabizi arkitu

 zuben jaten bat an;

 eldu ziyon berari

 sendo zintzurretik,

 eta au esan zuben:

 (ondo pentsaturik)

 «Au utzirikan joaten

 banaiz ni aurrera,

 egazti asko pillan

 dabiltzan tartera,

 agiyan denak igas

 egingo luteke,

 orduan ezer gabe

 gelditu nindeke.

 Ez, ez, nayago det bat

 seguru izanik,

 jan deskantsu onian

 beldur gabetanik.»

 ..................

 ..................

 Obea da gauza bat

 iduki seguru,

 eta ez denak nairik

 beste asko galdu;

 esaerak diyona,

 «Chori bat eskuan

 obea da, eta ez

 egun inguruan».

 


inprimatu