inprimatu
Azeriya eta pulpoa
Izenburua:
Azeriya eta pulpoa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
938.zk.
Orrialdea:
2

Azeriya eta pulpua

 

Artola, Pepe

 

 Gosiak zebillen beiñ

 azeri zatar bat,

 eziñ billaturikan

 jan-kairik beretzat.

 zulo eta baztarrak

 miratuagatik,

 eziñ arkitu zuben

 iñon jatekorik;

 eta plakiz betea

 nairik zerbait era,

 etsi etsiya joan zan

 aroka tartera;

 zeñak ikusirikan

 zangurru asko an,

 asi zan arrapatzen

 zezazkiyen an jan;

 baña, bati kolpia

 bota ordurako,

 beste asko gordetzen

 ziran puñturako.

 Alaz guztiz bertan su

 sai egoten baitzan,

 ikusi nairik iñor

 irtetzen ote-zan;

 Uste gabian bere

 isatza urpian

 sartu zuben,eta ¡rau!

 pulpuak kolpian,

 guarrak isatzetikan

 zizkan prest eatzi,

 zeñak zendo loturik

 nai etziyon utzi;

 eta ura goratzen

 nola baizan ari,

 eta pulpuak nai ez

 utzi isatzari,

 ahoraño zitzayon

 ura inguratu,

 zeña zan arroketan

 ito-ta gelditu.

 ...............

 ...............

 Zenbait gizoni aushen 

 zayote gertatzen,

 zerbait nairikan era

 ez danian sortzen;

 bear ez dan lekura

 prest dirade sartzen,

 zeñak diran askotan

 kaltian geratzen.

 


inprimatu