inprimatu
Azeriya eta pulpoa
Izenburua:
Azeriya eta pulpoa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
207

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azeriya eta pulpoa

 

Artola, Jose

 

 Gosiak zebillen beiñ

 azeri satar bat,

 eziñ billaturikan

 jan-kairik beretzat;

 zulo eta bazterrak

 miratuagatik,

 eziñ arkitu zuben

 iñon jatekorik;

 eta plakiz betea

 nairik zerbait era,

 etsi-etsiya joan zan

 arroka tartera;

 zeñak ikusirikan

 zangurru asko an,

 asi zan arrapatzen

 zezazkiyen an jan;

 bañan bati kolpia

 bota ordurako,

 beste asko gordetzen

 ziran punturako.

 Alaz gumiz bertan an

 zai egoten baitzan,

 ikusi nairik iñor

 irtetzen ote zan.

 Uste gabian bere

 isatsa urpian

 sartu zuben, eta ¡rau!

 pulpoak kolpian

 guarrak isatsetikan

 zizkan prest eatzi

 zeñak sendo loturik

 nai etziyon utzi;

 eta ura goratzen

 nola baizen ari,

 eta pulpoak nai ez

 utzi isatsari;

 aboraño zitzayon

 ura inguratu,

 zeña zan arkaitzetan

 ito-ta gelditu.

 ...............

 Zenbait gizoni ausen

 zayote gertatzen,

 zerbait nairikan era

 ez danian sortzen;

 biar ez dan lekura

 prest dirade sartzen,

 zeñak diran askotan

 kaltian geratzen.

 


inprimatu