inprimatu
Azeri-arrua
Izenburua:
Azeri-arrua
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
460-461

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azeri-arrua

 

Artola, Jose

 

 Azeri batek zuben

 egiņ apustua,

 korrika pasa baietz

 orduko sei legua;

 esaten zuben: "Nik deus

 kontrariyo ez det,

 ez naute menderatu

 ezertan ni bestek;

 beti nere beldurraz

 asko bizi dira,

 eta ni famatutzen

 aspertzen eztira."

 Ala abek esan-ta

 apustuan korri,

 abiyatu-zan bada

 azeri zar-ori,

 baņan Ąo kotarua!

 legua bi baņan len,

 oso nekatu zan ta

 eziņ segizuben;

 eta erreka baten

 onduan etzinta,

 gelditu zan geiago

 korritu eziņ-ta,

 eta erreka nola

 zeukarren ain eran,

 ur zikiņa zan baņo,

 gogoz zuben eran;

 baņan izerdituba,

 eta ur zikiņak,

 laister izan zituben

 sabeleko miņak;

 aiņ oņaze gogorrak

 batetan asi-ta,

 egon-zan bere buruz

 biziro etsita,

 baņo noiz bait zanian,

 -berriz oneratu,

 partiduba utzi ta

 zan prest echeratu;

 panparroikeri danak

 atera zizkaten,

 lotsagarritzat denak

 erabilli zuten.

 ...............

 Onek erakusten du

 panparroi danai

 era arrunkaz beti

 dabillen danari,

 kastigua zayola

 etortzen berari,

 eta gelditzen dala

 denen parragarri.

 


inprimatu