inprimatu
Atia. (Ipuia)
Izenburua:
Atia. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
500.zk.
Orrialdea:
3

Atia. (Ipuia)

 

Artola, Pepe

 

 Putsu eder batian

 zalarik atia,

 bururatu zitzaion

 alde egitia;

 esanaz-Beti emen

 nago aspertua,

 beti leku batian

 ¡au gauza tontua;

 nayago det kanpora

 pishka bat atera,

 echolak eta beste

 gauzak ikustera.

 Asi zan joaten bere

 pauso mansarrian,

 ikusi zuben echol

 polit bat birian;

 -¡Ai zer gauza ederra

 ageri dan orchen,

 ikusi gabe ez det

 lajako orishen;

 ygotzen abiyatu

 zan ol zar batan,

 bañan nola oituba

 etzegoen artian;

 erori zan amilka

 eta jorik lurra,

 bertan ill-zan autzirik

 bere lep-ezurra.

 ................

 ................

 Onek erakustendu

 gu ere nolatan,

 ez geran kontentatzen

 geronen lanetan;

 beti sartu nai degu

 besteren gauzetan,

 ta oker ateratzen

 gera geyenetan.

 


inprimatu