inprimatu
Atia. (Ipuia)
Izenburua:
Atia. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
414

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atia. (Ipuia)

 

Artola, Jose

 

 Putzu eder batian

 zalarik atia,

 burutara zitzayon

 alde egitia;

 esanaz-beti emen

 nago aspertua,

 beti gauza batian

 ¡au gauza tontua!

 nayago det kanpora

 piska bat atera,

 echolak eta beste

 gauzak ikustera.

 Asi zan juaten bere

 pauso mansarrian;

 ikusi zuben echol

 andi bat bidian;

 -¡A! zer gauza ederra

 ageri dan orchen,

 ikusi gabe eztet

 lajako orisen.

 Igotzen abiyatu

 zan ol zar batian,

 bañan nola oituba

 etzeguen artian,

 erori zan amilka,

 eta jorik lurra,

 bertan iltzan autsirik

 bere lep-ezurra.

 

 ................

 ................

 

 Onek erakusten du

 gu ere nolatan,

 ez geran kontentatzen

 geronen lanetan;

 beti sartu naidegu

 besteren gauzetan

 ta oker ateratzen

 gera geienetan.

 


inprimatu