inprimatu
Astoa eta choriyak
Izenburua:
Astoa eta choriyak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
283.zk.
Orrialdea:
2

Astoa eta choriyak

 

Artola, Pepe

 

 Asto bat naguziyak

 belardi batera,

 eraman zuben egan

 batian jatara;

 gañera zizkan jarri

 naguzi prestuak,

 ogi koskor pilla bat

 ta arto buruak;

 Astoak janariya

 ugari zeukarren,

 naizubena jan, beste.

 lanik etzeukarren:

 ainbesteraño zuben

 astuak gogoz jan,

 geyago nai ezikan

 lurrera zan etzan,

 Choriyak ikusirik

 arto ale asko

 astoak nai ezikan

 utziya zalako

 esan zuten, "askotan

 onela aukera,

 ez dek bi latzen eta

 guazemak jatera."

 Joan ziran beriala,

 asi ziran jaten,

 bañan astoak nola

 ikusten zituben,

 diyo "aguro biyak

 zuazte emendik

 bestela ostikoka

 ilko zaitustet nik."

 Choriyak beriala

 esan zuten, "Jauna:

 nola ikusi degun

 jatako au dana,

 iruriturik dala

 utziya nai ezik,

 biyak etorri gara

 jatera, bai pozik;

 bañan ez ba dinbadu

 nai guk an jatia,

 etzaigu ezer-ere

 kostatzen joatia."

 Astoak arrazoya

 aitu gabetanik

 asi-zan ostikoka

 biyak chetu nairik,

 bañan jo bearrian

 ostikoz choriya,

 ainbeste indar-ekin

 jo zuben arriya

 autsi zuben kañara,

 gañera iztarra:

 odol asturik iltzan

 asto gizacharra.

 

 Au bera gertatzenda

 gizon batzubekin

 berak ase naidute

 besterenarekin

 eta iñor beartzen

 bada berenakin

 ordaintzen dute berak

 ostikoarekin.

 

 


inprimatu