inprimatu
Astoa eta choriya. (Ipuia)
Izenburua:
Astoa eta choriya. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
349

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Astoa eta choriya. (Ipuia)

 

Artola, Jose

 

 Asto bat nagusiyak

 belardi batera,

 eraman zuben, egun

 batean jatera;

 gaņera zizkan jarri

 nagusi prestubak,

 ogi koskor pilla bat

 ta arto burubak.

 

 Astoak janariya

 ugari zekarren,

 nai zubena jan, beste

 lanik etzeukarren;

 ainbesteraņo zuben

 astuak gogoz jan,

 geiago nai-ezikan

 lurrera zan etzan.

 

 Choriyak ikusirik

 arto-ale asko,

 astuak nai-ezikan

 utziya zalako,

 esan zuten "askotan

 onela aukera,

 ez dek billatzen eta

 guazemak jatera"

 

 Joan ziran beriala;

 asi ziran aaten;

 baņa astoak nola

 ikusten zituben,

 diyo "aguro biyak

 zuazte emendik,

 bestela ostikoka

 ilko zaituztet nik."

 

 Choriyak beriala

 esan zuten "jauna:

 nola ikusi degun

 jateko au dana,

 iruriturik dala

 utziya nai-ezik,

 biyak etorri gera

 jatera, bai, pozik;

 bada ezpaldinbadu

 nai guk au jatia,

 etzaigu ezer ere

 kostatzen joatia."

 

 Astoak arrazoya

 aitu gabetanik,

 asi-zan ostikoka

 biyak chetu nairik,

 baņa-jo-bearrian

 ostikoz, choriya,

 ainbeste indar-ekin

 jo zuben arriya,

 autsi zuben kaņara,

 gaņera iztarra,

 odol usturik iltzan

 asto gizacharra.

 

 ................

 

 An bera gertatzen da

 gizon batzuekin,

 berak ase nai dute

 besterenarekin;

 eta iņor beartzen

 bada berenakin,

 ordaintzen dute berak

 ostikuarekin.

 


inprimatu