inprimatu
Arratoia. (Ipuia)
Izenburua:
Arratoia. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
459.zk.
Orrialdea:
1-2

Arratoia. (Ipuia)

 

Artola, Pepe

 

 Kucha baten azpiyan

 chulo chiki bat zan,

 arratoi langille bat

 sartu zan azkar an;

 esanaz: -leku aushe

 naiz chikiya izan,

 laister aundituko det

 lenguaren gisan.

 

 Nola laister umiak

 egingo ditutan,

 ¿chiki gaishoak nola

 utziko ditut-an?

 Ez, kabituko gera

 toki berri ontan

 lekua egingo det

 laister urraketan.

 

 Esan bezela, bertan

 asi zan urratzen,

 gerora bear zuben

 lekua aunditzen;

 ainbeste ziyon bada

 lurrari kendutzen

 zenaz kucha asi zan

 pishka bat mugitzen.

 

 Ontan an sortu dira

 amar embat ume,

 batzubek arrak eta

 beste zenbait eme;

 kucha mugitu dute

 nozki uste gabe,

 erori da ta bertan

 denak ill-dirade.

 .................

 Arratoiaren gisa

 joatian lanera,

 begiratu dezagun

 inguru danera;

 ez dediyen gertatu

 gurekin au bera,

 uste gabian zerbait

 erori gañera.

 


inprimatu