inprimatu
Arratoia. (Ipuia)
Izenburua:
Arratoia. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
311

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arratoia. (Ipuia)

 

Artola eta Elizechea, Jose

 

 Kucha baten azpiyan

 chulo chiki bat zan;

 arratoi langille bat

 sartu zan azkar an;

 esanaz: "leku ause

 naiz chikiya izan,

 laister aundituko det

 lenguaren gisan.

 

 Nola laister umiak

 egingo ditutan,

 ¿chiki gaisoak nola

 utziko ditut an?

 Ez, kabituko gera

 toki berri ontan,

 lekua egingo det

 laister urraketan."

 

 Esan ta egiñ, bertan

 asi zan urratzen,

 gerora bear zuben

 lekua aunditzen;

 ainbeste ziyon bada

 lurrari kendutzen,

 zeñaz kucha asi zan

 piska bat mugitzen.

 

 Ontan an sortu dira

 amar enbat ume,

 batzubek arrak eta

 beste zenbait eme;

 kucha mugitu dute

 noski uste gabe,

 ¡erori da ta bertan

 denak ill-dirade!

 

 .................

 

 Arratoiaren gisa

 joatian lanera,

 begiratu dezagun

 inguru danera;

 ezdediyen gertatu

 gurekiñ au bera,

 uste gabian zerbait

 erori gañera.

 


inprimatu