inprimatu
Arrantzalia
Izenburua:
Arrantzalia
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
273-274

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrantzalia

 

Artola ta Elizechea, Jose

 

 Jayo orduko itsas aldera

 dijua lagunarekiñ,

 jostatutzera chalupetako

 arraun aundiyarekiñ;

 bertatikan da arrantzan asten

 lokarri churi batekiñ,

 zeñen gaztetik arrantzarako

 griña dakarren berekiñ!

 

 Ikusten badu aita beria

 nola kanpora dijuan,

 eldurik diyo- ¡Aita! nik ere

 berorrekin nai det gaur juan,

 emen ez det nik deus arrapatzen,

 ikusi nai det kanpuan

 arrai aundiyak nola achitzen

 dituzten beok amuan.

 

 Aitak diyo- Ez, beste batian

 etorriko aiz gurekiñ,

 oraindikanen gaztea ago

 geldi ari amarekiñ;

 ¿zer uste dek ik, jostatutzera

 guazela urarekiñ?

 ikaratuko intzake ango

 baga guztiz aundiyakiñ.

 

 -Ez naute, aita, ikaratuko

 baga ta ur aundi oiek,

 ikara nairik esaten dizkit

 igartzen diyot neronek;

 -¿Negarrez ago? zer gertatzen zaik?

 esan zak bada prest ¿zer dek?

 -Nik berorrekiñ gaur joan nai eta

 eraman nai ez berorrek.

 

 -Isillik ago, ator, salta zak,

 eta or eseri ari,

 eldu akiyok bi eskuakiñ

 sendo alki agonari;

 ez ariyen or chorabiyatu

 eta urtara erori.

 -Aita, nigatik ez ikaratu

 aspaldi dakit igari.

 

 Utzirik ama eta portua

 arraunian joan dira,

 au du lenbiziko irteera

 itsaso zabal aundira;

 ariturikan an arrantzean

 ta gero emanik jira,

 badatoz beren kabi-chulora,

 badatoz beren errira.

 

 Onez aurrera ez du iñori

 ezer esan bearrikan,

 aitari ere deus galde gabe

 an da denen aurretikan;

 beste guztiyen zai egoten da

 bertan bakar bakarrikan.

 ¡Ain borondatez ara sartu ta

 zeñek atera andikan!

 

 ¡Orra bestiak bezela nola

 egin dan lanian gizon,

 ez da atzera begira egon

 ez du denborarik ichon;

 lan gogorchua izanagatik

 arek arkitzen du chit on,

 etzayo bada iruritutzen

 lan oberik dala iñon.

 

 Ala munduko egun geyenak

 ditu nekian pasatzen,

 ontatik baitu gurasoaren

 ogiya irabazitzen,

 beiñ edo beste kanpora gabe

 erriyan bada gelditzen

 biotz erdian gauz char bat balu

 bezela du ark sentitzen.

 

 Eta ¿nola ez, uren ertzean

 sortua bada mundura?

 beste gauzarik etzayo bada

 jayotzen ari burura;

 ate-chikiyak jayo orduko

 maite duten gisan ura,

 modu berian onek maitatzen

 du itsaso aundi ura.

 


inprimatu