inprimatu
Aritz bedeinkatua
Izenburua:
Aritz bedeinkatua
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
262-263

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aritz bedeinkatua

 

Artola, Jose

 

 Jaungoikoak aritz bat

 zuben bedeinkatu,

 eta, chit lur sendoan,

 Gernikan paratu;

 euskaldunak zezaten

 biyotzez maitatu,

 eta bere frutuak

 sekulan ez galdu.

 

 Ala, euskaldun zarrak

 Jaungoikozko lanak,

 gorde izan dituzte

 kontu aundiz danak;

 kunplitzen ere ziran

 beraren esanak,

 gorderik kontuz frutu

 aritz ark emanak.

 

 Etsaya beti nola

 dabillen tranpiyan,

 bota nai izan zuben

 jorikan gerriyan;

 utzi ere baizuten

 estura larriyan,

 oker oker eginta

 iya eroriyan.

 

 Bañan euskaldun zarrak

 beregana joanik,

 eta zeuzkan zauriyak

 kontuz sendaturik,

 jaso zuten guztiyen

 artian lurretik,

 zeñak sendo loturik

 para zuten zurik.

 

 Oraiñ ere etsayak

 nairik lurperatu,

 ekin diyote, bañan

 ez da lurreratu;

 egin diyotena da

 indarrez okertu,

 bañan zaiñ denak zaizka

 osorik gelditu.

 

 ¿Zer esango luteke

 lengo gizon zarrak,

 lurreratu ezkero

 aritzen adarrak?

 ez, eatsi zaizkagun

 denak atzaparrak,

 sendatzeko gorputzak

 dauzkan atzamarrak.

 

 Ea, gazteak oraiñ

 len zarrak bezela,

 baturik jaso zagun

 chit gora arbola;

 eman zagun sendakai

 daukagun odola,

 etsayak ez dezaten

 mugitu iñola.

 

 Sendatzen badiyogu

 dadukan zauriya,

 Jaunak bigalduko du

 guretzat sariya;

 izan dedilla koroi

 bat guztiz aundiya,

 berak estali dezan

 Euskaldun Erriya.

 


inprimatu