inprimatu
Ardua eta ura. (Nere adiskide on Bautista Elberdiñ-i)
Izenburua:
Ardua eta ura. (Nere adiskide on Bautista Elberdiñ-i)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
269.zk.
Orrialdea:
2

Ardua eta ura. (Nere adiskide on Bautista Elberdiñ-i)

 

Artola, Pepe

 

 Arduak ziyon -Ni naiz

 sumo ederrena,

 erari guztiyetan

 estimatuena;

 ni gabe ez litzake

 munduan gauz onik

 ez umore, ez pozik

 ta ez osasunik;

 elbarri, aul, mintsuak

 baita ere zarrak,

 nerekin ornitutzen

 dituzte indarrak;

 ala berian triste

 daudenak negarrez,

 noiz nai ditut ipintzen

 kantari ta parrez;...

 Urak entzunik aren

 kontu dena diyo,

 -Aiskidea zuk bañan

 geiko det baliyo;

 nik egarriya diyot

 kentzen guztiyari

 gizon, andre, abere,

 ta pisti denari;

 nik ditut tren, bapore,

 guztiyak ibiltzen,

 ala berian sua

 danian itzalitzen;

 musua denak dute

 nerekiñ garbitzen;

 berotasunak ere

 nik ditut arintzen;

 Arduak diyo: -Ezer

 sustantzi iz dezu,

 ¿mintsuai zer mesede

 egiten diyozu?

 baldin badezu ea

 esan zazu bada:

 -Mintsubentzat zu bañan

 obea naiz... Salda.

 

 Zenbat gizon dirade

 ichuraz kaskarrak,

 bañan serbitzuz beti

 biziro azkarrak;

 eta beste aundi ta

 on diruditenak,

 ayek izaten dira

 askotan charrenak.

 


inprimatu