inprimatu
Amona eta aurra
Izenburua:
Amona eta aurra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
254

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amona eta aurra

 

Artola, Jose

 

 Amonarekiñ aurra genuben

 guk bigaldu beiñ kalera,

 oso egualdi ona nola zan

 piska bat pasiatzera;

 eta andikan goiz zetozela

 aurra ta biyak echera,

 San Bizenten zan amona sartu

 zerbait erregututzera.

 

 ......................

 

 Aldare aurrian arkitzen zala

 aurchoarekiñ amona,

 Ama Birjiña ikusirikan

 aurrak nai zuben argana;

 amonak diyo berialasen:

 -Guazen, guazen, beragana.-

 Oñetaraño eramanikan

 diyo-¿Zein da ori?... ¡Ama!

 ¿Musu gozo bat eman zayozu?-

 Eta aurchoak diyo-¡Maa!

 


inprimatu