inprimatu
Ama falta
Izenburua:
Ama falta
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
187

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama falta

 

Artola Elizechea, Jose

 

 Ainbesteraņo maite ninduzun

 parerik gabeko ama,

 zure denboran ni laztanduaz

 bizi izandu ziņana;

 arkitzen zera mundu ontatik

 gu emen utzi ta joana.

 ĄZutzaz erruki dedilla gure

 Egillea eta Jauna!...

 

 Nere biyotza dago eriya,

 malko sendoaz loturik,

 berak dakarren sentimentua

 barrendik eziņ botarik;

 miņa lotua dauka, ta dago

 pena ta zauri egiņik,

 sosegatzeko eziņ sortu det

 ezer onentzako diņik.

 

 Pentsamentuzko sorta bat dizut

 zuri eskeintzen gaur dana,

 au da zugatik seme on batek

 egiņ al-lezakeana;

 zenbateraņo oroitzen naizen

 eziņ esan leike Ąama!,

 otoitzak ere eskeintzen ditut

 biyotzez beti zugana...

 


inprimatu