inprimatu
Ama eta lau aizpak. (Ipuia)
Izenburua:
Ama eta lau aizpak. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
140-143

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama eta lau aizpak. (Ipuia)

 

Artola eta Elizechea, Jose

 

 Amak.-¿Zer dakarzute onuntz

 orrela negarrez?

 Alabak.-¿Zer dakargun? -Bai, zer da,

 esan emen. -Deus ez.

 -Bada zuben begiyak

 oso triste daudez,

 ¿miñ-enbat aldezute?

 -Bai alasen gaudez.

 ¡Ama euskara! Ni naiz

 alaba zarrena,

 Nafarroa deitutzen

 dirate izena;

 gaitzak ni arrapatu

 ninduben aurrena,

 zeñaz daukadan oso

 tristea barrena.

 -Ni naiz berriz bedorren

 bigarren alaba,

 pontian jarriya det

 izena Araba;

 nere gorputza dago

 aiñ illun non gaba,

 ez daukat sosegurik

 non nai daukat traba.

 -Eta zuk, ¿zer dakartzu

 Bizkaya maitia?...

 -Lotsatu egiten naiz

 ama esatia...

 Nik ere daukat barren

 nerian katia,

 zeñak egiten diran

 gogorki kaltia.

 -Ni okerragoa naiz

 bedorren Gipuzkoa,

 burua daukat jo ta

 egiña bi puska;

 etsayak etorririk

 nigana muturka,

 egin dirate denen

 artian burruka.

 -Atozte onuntz, nere

 alaba gaisoak,

 zabaldurik emenchen

 daukazkit besoak;

 negarrez jartzen dira

 zuben gurasoak,

 etzautela ikusirik

 len beziñ osoak.

 -Eziñ mugitu gera

 gauden modu ontan,

 triste pasatzen degu

 eguna prankotan;

 gabaz berriz ez degu

 sosegurik lotan,

 nekiak auldu eta

 geren lekuetan.

 ¡A! Denboraren mudak

 ekartzen du miña,

 pisutzendu gorputza

 len zapa ariña;

 -Amak senti du, zubek

 sendatu eziña,

 alaz guztiz egingo

 du, bai, alegiña.

 -Ama, ez bedi orrela

 gugatik estutu,

 obe luke bedorrek

 au lenbait-len aztu.

 -¡Ez, alaba maitiak!

 arkitzen naiz estu,

 eta nai det albada

 zuben gaitza poztu.

 -Bañan ¿erremedio

 guretzat bearra,

 sendatzeko barrenan

 daukagun su garra,

 non billatuko degu?

 -Jaunaren indarra

 daukagu Zeruetan

 pozteko min charra.

 Erregu dezayogun

 belaunikaturik,

 biyotz biyotzez denak

 ondo elkarturik;

 ea modu ontara

 Jauna kupiturik,

 eratzen ote-degun

 erremediyorik.

 Eta uste bezela

 sendatzen badigu,

 len degun bañan geigo

 maitatuko degu;

 lege zar ikasiyak

 gordeko ditugu,

 egiñaz biyotzetik

 Berari erregu.

 


inprimatu