inprimatu
Aitona eta billobachoa
Izenburua:
Aitona eta billobachoa
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aitona eta billobachoa

 

Artola, Pepe

 

 Aitonacho bat mendian

 gaztañ arbolan azpian,

 billobachoa laztandurikan

 bere besuen erdian,

 zegoen, pachara aundian,

 

 Aurrari zion Kuttuna

 zera nere poztasuna;

 naigabe neke pena guziak

 kendutzen dizkirazuna

 aitonaren osasuna

 luzatu-arazten dezuna

 

 Zu besoetan laztantzen

 ez naiz beiñere azpertzen,

 atsegiñ aundiz nik magalian

 zaitut zu beti gosatzen,

 ¡zeñen pozkidaz orlasen,

 detan dembora pasatzen!

 

 Maiz emanikan musua,

 esaten dio: ¡Gasua!

 biotz nerian sartu ta zauden

 pare gabeko usua;

 aa da zorion usua

 nere maitecho gozua

 

 Badaukat erregalia,

 kanpotikan ekarria;

 imajiña bat zillarrezkua

 erosi berri berria,

 egiten dizut saria,

 ibill dezazun jantzia.

 

 Aurrak dio aitonari:

 -Badakit zer duben ori;

 "Aitagurea" euskarazkoa

 esan detalako ongi,

 pozturikan dit ekarri,

 erregali on au neri.

 

 -Bai, izar eder maitia,

 gozotazunez, betia,

 orain artian bezela beti,

 euskaldun izan zaitia;

 au nai det nik izatia,

 aitonen borondatia.

 

 Euskeraz mintza gaitian

 munduan gueran artian,

 Jaunaren legue onak gorderik

 gueronen borondatian,

 anaitasua ta pakian,

 euskaldun denak batian .

 


inprimatu