inprimatu
Aita Santu Leon XIII-garrenari bere urreztayetan
Izenburua:
Aita Santu Leon XIII-garrenari bere urreztayetan
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
298

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Santu Leon XIII-garrenari bere urreztayetan

 

Artola Elizechea, Jose

 

 Jargoyan ipiñiya

 ara or non dagon,

 pare gabeko gure

 Aita Santu Leon;

 zelatari argiya,

 egindu zenbait on,

 ez danak ardiyaren

 kontuan lo egon.

 

 Orain dira berrogei

 eta amar urte,

 apaiztu zanetikan

 oneraño arte:

 erakutsi du beti

 zenbait borondate,

 orain urre-eztayak

 izan bear dute.

 

 Nola erregaliyak

 askok dizkan egiñ,

 nik ere gogoz niyon

 lan oneri ekiñ;

 bañon arkiturikan

 deus gabe nerekiñ,

 begiyak busti zaizkit

 sentimentuarekiñ.

 

 Bañan ¿zer egingo da?

 izan arren pobre,

 nere izate danak

 bedorren gain daude;

 ala utzi nai-ezik

 zerbait eman gabe,

 egin bedi gaur nere

 biyotzaren jabe.

 


inprimatu