Aita Larramendi illezkorrari bere jayotzaren bigarren eunkidan
Artola, Jose
Ama maiteak kolkoan daukan aur bereari,
diyon bezela izkuntz berea erakutsitzen,
modu berean euskaldun legal en auztiyari
digu ¡bai! Aita en, Larramendik ariyazitzen;
ain naitasuna izanik euskal izkera onari,
bestez kutsutzen ere ez digu iñoiz utzitzen;
gogor ekiñik sustrayetatik piñ euskerari
begiyetara digu itztegi on bat ipintzen.
........................................
Zerutik intza sortzen dan gisan lorietara,
emanik bere atsegin gozo eztitsua,
ala berean Euskal-erriko semietara
banatu zuben bere itztegui ain dontsua;
zeña sarturik intza bezela biyotzetara
arkitzen degun paregabeko itz gozua.