inprimatu
Zerura arte
Izenburua:
Zerura arte
Sinadura:
Artola, Fernando (Bordari, Ori'ko Txoria)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zerura arte

 

Bordari

 

 Negarrez biotza ta malkotan begiak

 Bertsotan asten naiz gaur euskaldun maitiak

 Eguberri-egunean txori kantariak

 Egan egin dizkigu zeruko bidiak.

 

 Bertsotan kantatu zun Jesus'en ekintza

 Jator Deun Iņakiren edezti bizitza

 Ama Arantzazukoen argien dizditza

 Itz-neurtuz menderatu deabru likitsa.

 

 Izan ditekenikan gizon apalena

 Jainkoa maitatzen zun, euskera urrena

 Oitura on guzien maixurik onena

 Bidasoak galdu du seme bikaņena.

 

 Otzana ziņan eta -nola dan uxua-

 Katazka-soņu gabe artu duzu lua

 Ez dut sekula aztuko, len-azken muxua

 Aiņ ziņaden Baxurko, ain,  gizon goxua.

 


inprimatu