Uda berria
Artola
1
Uda berri atzegiņa
Lore denen erregiņa;
Azaltzen zera inguraturik zeru zabal ta urdiņa.
Zuk sendatzen dezu miņa
egu charrak eragiņa!
2
Ematzen da goiz eguna
Garbi gozo ta leguna;
Banatzen dezu mundu denai soma la gozotasuna,
Lurren aberastasuna,
Ta gizonen osasuna,
3
Zuaitz ta arboldegiyak
Daude tente ta egokiyak;
Seazkachoa bezela kontuz mugiturikan orriyak,
Ayen tartean kabiyak,
Bizi ditezen chorriyak.
4
Ibai ta errekachoak
Umillak eta manchoak;
Agerturikan legun ta garaiz beren ur garbi goshoak.
Zuzen egiņaz gashoak,
Ibillera erosoak.
5
Pozkida lurrekoari
Banatzen dezu ugarri;
Alde denetan alaitasuna besterik ez da ageri,
Denak eskerrak kantari
Ezkeintzen dizute zuri.
6
Azaltzen dira loriak
Usaidun ta dotoriak;
Erakutziyaz beren kolkotik denak beren koloriak
Churi urdiņ ta moriak.
Zein baņan zeņek obiak.
7
Chori chikiyak kantari
Goshoro dirade ari;
Beren itskuntza jostagarrian deituaz pozez elkarri,
Chiu chiu, kuku, chirri,
Ta hestiak pipirripi.
8
Michirrikak ere anitz
Lore tartean or dabiltz;
Seda moduko beren gorputzak egiten dutela diz diz.
Iduritutzen da aldiz,
Beteak daudela argiz.
9
Geresi ta marrubiyak
Ageri dira gorriyak;
Beren likurta pare gabean sumo gozoak nasiyak.
Izaeraren graziyak,
Ezkeintzen dute guziyak.
10
Mendi baso ta zelayak
Azaltzen dira galayak;
Denak girotzen ditu ain egun bigun gozo ta alayak,
Ageri dira ernayak,
Pill pill zerbait eman nayak.
11
Naiz artzai naiz nekazari,
Pozturik dira ageri;
Ikusirikan beren egintzan badatorrela ugair,
Eskerrak Jaungoikoari,
Ematen dakite sarri.
12
Chukunak eta zuriyat,
Arki dira baserriyak;
Eguzkiyaren printsa suzkoak alaiturikan guziyak,
ĄOrlako gauza egokiyak,
Dakarki Uda Berriyak!