inprimatu
Mila bederatzi ehun eta hogeita hamabian armistia egunian cobletak
Izenburua:
Mila bederatzi ehun eta hogeita hamabian armistia egunian cobletak
Sinadura:
Arthachet, P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arthachet, P

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
46
Alea:
1709.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mila bederatzi ehun eta hogeita hamabian armistia egunian eman cobletak.

 

P. Arthachet.

 

 1

 

 Bi berseten khantazia bazaizia iduri

 Amistiziako egunak beitu merechi

 Gerla eginik dianak trancheak iknousi

 Odol ichouri dinak etzurak han utzi

 Blesaturik izan denak dizu erespetu meretchi,

 

 2

 

 Odola ichouri dinak membriak han utzi.

 Sumbat mila frontieran hilik ez dugu utzi.

 Aita familiakouak zien dolugari.

 Harien emaste haurrak heraturik ageri.

 Etchen gidariaren galzia ez deja izigarri?

 

 3

 Gerla izigari horren ohart gitian bethi

 Commisionia ukhen gunian phartizeko berri

 Begiak argi guntian eta bihotzak hersi.

 Etchekouak maraskaz-ari, oi zen izigarrí.

 Jinkouak begira gizala ara uzulzeti.

 

 4

 

 Ountsa pentsa eta da gouretako

 Amistiako eguna, ezeiku ahatzeko

 Galgariako lekhietan izan denarentako

 Miliou bat eta erdi ez dira uzuliko

 Hariek ez etchekouak haboro ikhouziko.

 

 5

 

 Adio Aita eta ama hen zat zekulakotz

 Aurhide ala emazte eta haurrak oro

 Malur izigarria hunkiturik denarentako

 Eta partikulazki haur gazten tako,

 Aitarik ez amarik ez dianarentako.

 

 6

 

 Europak zor handia haur gazte horientako.

 Harien aitak frontieran ehorzirik sekulakotz

 Oroek ikhousi dugu guti edo haboro

 Harien odola balsan lohi eta hour franko.

 Gai lotsagari hourak moralaren hounzeko.

 

 7

 

 Tristezia izigarririk kombatantek ikhousi

 Lagunak blesazen eta ondoun oihuka ari.

 Fildeferen artian nahasirik agerri.

 Obusak erorten eta mitrallusak ari.

 Memento lasgarriak zien hentako Berri.

 

 8

 

 Martyr horik Jinkoak balinban berreki

 Idurila beitie hariek meretchi

 Eginbidia die egin laguneki

 Odola ichouri die bere haurregati.

 Corphisak bonsinkaka utzi lurra bati.

 

 9

 

 Mila bederatzi ehun eta hamalau gerenin.

 Gerla declaratu zeikun Guillaumek ordin.

 Belgika zankhopetu erhaustu igaitian.

 Franzia abiatu, trumpatu zen bidian.

 Joffre zen defendatu prestatu zenin.

 

 10

 

 Guillaume eta Komprintze biak zien trumpatu.

 Nahiz, baskarik zutien Paizen manhatu.

 Holako eguneko helzia segurtu

 Are de Triomphian goi zien samariz defilatu.

 Artian bouiltria zian ollarak bilhachkan phartu.

 

 11

 

 Arano zahar houa azkenian barachtu.

 Zeren prometsa beitzian handiegi hartu

 Frantzia nahi izan du hegalez aidatu.

 Eta beste Eskualde guziak harekin zallatu.

 Eta berak mundian gero nausi baratu.

 

 12

 

 Erran zaharetan da gezur guti

 Jaunaren jauna dela gertazen munduti

 Guillaumen eta Komprintze Hindenbour haiekin

 Bazena ukhen balie goure aldetik.

 Lauak baskaiten zien paizen algareki.

 

 13

 

 Marechal foch izan da Europan buruzagi.

 Harien titreko gizonik ez da agerri.

 General hourrik ukhen du, Alieak berreki

 Poiluak izan tenasu bere officiereki

 Guillaumek bakia signatu Fochen ereneti.

 

 14

 

 Huntan finizen dit ene khantia

 Othoizten dudalarik ororen nausia

 Haren eman beitereiku libertatia

 Guiliaumen eskupetik libratu Europa

 Biba kombatantak eta populu guzia.

 

 Aidia har zazie noula den

 

 *****

 

 Belhaudi botietan aide freskouan

 Berset horiek huntu dutut bortu gagnian

 Bai eta ere izkiribatu dembora berrian

 Phinta baten edatez zien lagunekilan

 Khantaturen tuzie goustu hobian.

 

 


inprimatu