inprimatu
Urkiola
Izenburua:
Urkiola
Sinadura:
Arteaga, Lon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga, Lon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
103

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urkiola

 

Arteaga, Lon

 

 Urkiola dot izena,

 Bizkai'ko mendi santua;

 milloika urte izan arren,

 gazte dot biotz sendua.

 

 Bizkaia'ren mugan tinko

 gizaldi luzeak zear...

 Zapaltzailleen orpoak

 ikusiak ditut dar-dar

 

 Inguruko aitz ederrak

 ukabillak gora jasoz,

 euskal-asarre samiņai

 eutsi eziņikan dagoz.

 

 Saibi'n ildako mutillak,

 ez zinean jausi alperrik;

 lora gazteen odolak

 Euzkadi dauka itxarrik.

 

 Bizkai'ko mendi santua

 Urkiola zar-berria,

 arranoak ortzetik lez

 zaindu gure Euskalerria!

 


inprimatu