inprimatu
Jaunaren lekuko
Izenburua:
Jaunaren lekuko
Sinadura:
Arteaga, Lon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga, Lon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
85

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaunaren lekuko

 

Arteaga, Lon

 

 —«Kilkalgarri da, Jauna,

 Zure itzaren sua;

 Erre daustaz ezpanak

 Eta ago-barrua.

 Zelan izan naiteke

 Itz orren oiua?»

 

 —«Aurrera! Zeugan nago,

 Izan kementsua!»

 

 —«Zure itzaren lor-zama

 Astunegia jat.

 Nire bizkar makal au

 Ler aińean daukat.

 Zelan eroan, Jauna,

 Onen zama astun bat?»

 

 -«Aurrera! Ez bildurtu,

 Seme, neugan zauzkat»

 

 -«Erreta ago-espanak,

 Lerturik bizkarra,

 Errai barnetan kikil

 Biotz ain koldarra...

 Zure igarle izateko

 Nun dot nik indarra?»

 

 -«Aurrera! Zeugan dozu

 Jaungoiko Bakarra»

 

 KANTARI DAUKAT, JAUNA,

 KANTARI BIOTZA,

 ZURE LEKUKO NOZU.

 AU BAI NIRE POZA!

 


inprimatu