inprimatu
Belen eta sagari-kutxa
Izenburua:
Belen eta sagari-kutxa
Sinadura:
Arteaga, Lon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga, Lon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Belen eta sagari-kutxa

 

Arteaga, L.

 

 "Au al da? Etxeño au al da

 Errege-Jauregia?

 Idazle ta apaizak ez ote

 Izan oker-aldia?"

 

 Atean tan, tan...

 Iru alditan.

 

 Nexka eder bat, ama gazte bat

 Etxe-barnetikan;

 Urratsa txairo, begia garbi,

 Ezpanak irritan.

 

 -Keru-irria,

 Unkigarria!-

 

 Ta iru Errege, iru Errege

 Seaska-oiñetan,

 Lurrean belaun, buruak makur,

 Opak eskuetan.

 

 Au al da? Kutxatxu au al da

 Jaungoiko-Jauregia?

 Idazle ta Apaizak ez ote

 Izan oker-aldia?

 

 Atean tan, tan...

 Ainitz alditan!

 

 Zer esan zenien, Ama, Magoai irriz

 Belen'go etxeñoan

 Atea irikitzean?...

 Oi! Mintza zakizkit, Ama, mintza itz aiek

 Ene biotz-barnean!

 


inprimatu