inprimatu
J.Olea'ri
Izenburua:
J.Olea'ri
Sinadura:
Arteaga, Iñaki (Zazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
382.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


J.Oleari

 

Arteaga, Iñaki (Zazpi)

 

 1

 

 Zital burrukan asi ezkero

 emen ez dago gauz onik.

 Eta gañera kontrarioak

 ez bai daukate eskolik.

 Juxtu-juxtuan dakizu leitzen

 eskribitzean komerik.

 Nola arraio zabiltz aitatzen

 latiñ eta teolojik?

 

 2

 

 Arrokerian itz egin dezu

 iduki zazu arreta.

 Irakurleak parre zarataz

 zure lepoz dabiltz eta.

 «Zure izena jartzen dezula

 agirian idatzita»

 Aberastasun aundia etzan

 idukitzeko gordeta.

 

 3

 

 Idi proa ta ari apustuk

 nai badituzu aitatu,

 ortik aurrera zure indarrak

 obekiago probatu.

 eio dakiñen erakutsia

 zergatikan ez onartu?

 Entenditzeko gauze etzeran

 arrazoietan ez sartu.

 

 4

 

 «Brometan ere itz egiteak»

 ez dakar neretzat kalte.

 Ofizio ortan ibiltzen bai naiz

 igande jai eta aste.

 Kupira gabe zigortu dezu

 senar emazten alkarte.

 Legazpi ortan nunbait akerrai

 paotxa jorra diote.

 

 5

 

 Arrokeria inorantzia

 beti izan dira anai.

 Erretxindurik bizi zera ta

 bestiei kulpa eman nai.

 Nere partetik esaten dizut

 egon zaitezela lasai,

 sarri barkatu izan oi diot

 zer ari dan ez dakiñai.

 

 6

 

 «Mutil zar asko jeixten dirala

 aberearen gradura».

 Egia edo gezurra izan

 etzait batere ardura.

 Pentsakizun bat sartu didazu

 Olea jauna burura.

 Ezkondutako batzuek ere

 dabiltz abere modura.

 

 7

 

 «Nai dezunean asiko gera

 alkar zigortzen benetan».

 Ala diozu sasoi gogorrez

 sekulako indarretan.

 Ez det denborik iñoiz galdu nai

 Olako gauz exkaxetan.

 Bañan jarrai nai bazendu kantuz

 nik jarraiko det kantetan.

 

 8

 

 Bota didazun kunplimentua

 ez nago arras uzteko,

 lenago ere ixildu ditut

 amaika zure antzeko.

 Nork esan dizu teolojian

 kokoteraño sartzeko,

 obeto zaude zu kalejiran

 danbor aundia jotzeko.

 

 9

 

 Nere asmoa izaten oi da

 pertsonekiñ kunplitzia

 Bestela nola kunpli lezake

 gizon batek justizia?

 Oso pozgarri iruditu zait

 gure arteko auzia,

 beti egoki etorri oi da

 gizon bat ezagutzia.

 


inprimatu