inprimatu
Beraz, tristura daramakigu
Izenburua:
Beraz, tristura daramakigu
Sinadura:
Arteaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arteaga

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
829.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beraz, tristura daramakigu

 

Arteaga

 

 ARTEAGA (ondorengo biak)

 

 Beraz, tristura daramakigu

 berrogei ta bi urtean,

 Gernikan halako su gazito bat

 kolpetikan egitean,

 gu geroztikan hemen gabiltza

 batean eta bestean,

 geu ere erdi errean gaude

 gauza horik ikustean.

 

 ARTEAGA

 

 Euskal Herrian ez da komeni

 ez, ez zentral nuklearra,

 bestela ere badadukagu

 hemen nahikoa gerra,

 hori daukagu nolabait ere

 zearo kendu beharra,

 gainerantzean segurantzirik

 gabe da Euskadi zarra.

 


inprimatu