inprimatu
Palenkan goraintziak
Izenburua:
Palenkan goraintziak
Sinadura:
Artasoro, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artasoro, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1091.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Palenkan goraintziak

 

Artasoro, Manuel

 

 Palenkan goraintziak

 utzi ditut, Patxi

 gure banidadeak

 bera dira jetxi;

 gauza ortatik dator

 alebio jutxi,

 oraindik nai nioke

 txapelari eutsi.

 

 Orain sei urte neukan

 estimaziua,

 Patxiri erakusten

 nere apiziua;

 maiz artutzen genduen

 ejerziziua,

 orain azaldu degu

 operaziua.

 

 Manuel Artasoro

 askok dakiguna,

 iru aziotara

 berrogei ta launa;

 ontz erdi baten faltan

 izango da juana,

 arroako palenkak

 neurtzen du gizona,

 badauzka indarra ta

 egokitasuna.

 

 Markiņera juan da

 giņanean hasi,

 suerteak emanik

 a pecho lenbizi;

 ogei ontza bentaja

 nezkion ereki,

 ortaraņo zer naizen

 ez naute ikusi,

 bajoan uste zana

 irten da nagusi.

 

 Mutrikotik joan ziran

 musika ta guzi,

 asi baņo len zuen

 ustez irabazi;

 ikusi duanean

 Manuel nagusi,

 zortziko eder asko

 ez digue asi

 nunbait hark bezala nik

 ez nuen merezi.

 

 A median genduan

 urrengo asia

 artan ereki nion

 bentaja bizia;

 irabazten nuela

 neukan ekusia,

 ankabe ori nuen

 erreztxo utzia,

 ogei ta zazpi ontza

 bentaja guzia.


inprimatu