inprimatu
"Txirrita" zanaren estatu edo irdiari
Izenburua:
"Txirrita" zanaren estatu edo irdiari
Sinadura:
Arruarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arruarte

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
204.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Txirrita" zanaren estatu edo irdiari

 

Arruarte

 

 -1-

 

 Alaitasunan maixu ziņana

 beti gabez eta egun,

 orain bakarrik arkitzen zera

 erreka soņua lagun.

 Ezpaņak geldi, mingaņa ixil,

 ta begietatik illun;

 gure Jainkoak lore eder bat

 mundutikan kendu zigun.

 zure lekua betetzekorik

 bai al da besterik iņun

 

 -2-

 

 Matrimonio santuko bidez

 munduan sortu geranak.

 gere arnasa ta osasuna

 gure Jainkoak emanak.

 Gero berari bueltatutzeak

 eman bazizkigun lanak,

 lenagotikan egiņa zuten

 gure aitak eta amak,

 zure garaia ere iritxi

 uzteko izate danak.

 

 -3-

 

 Nun sortutako landare ziņan

 jakin naiak neri bultza,

 ta billatu det pareta zarrak

 estaltzen dituan untza.

 Ainbeste lore zuen baratza

 orain arkitzen da utsa;

 desegin baizan zure txabola,

 desegin zure gorputza,

 baņa bizirik zure ezpaņak

 indartutako izkuntza.

 

 -4-

 

 Mundu guzira zabaldu nairik

 gure euskeraren zaņa,

 gazte gaztetan artu zenduen

 bertsolari danen gaņa.

 Erakutsiaz zure izkuntza

 aberatsa ta apaņa,

 zuri euskerak zenbat zor dizun

 ondo ikusten da baņa,

 Euskalerrian bai al da gairik

 ari oraintzeko aņa?

 

 -5-

 

 Nola gazte bat osasun onez

 dabillenean, munduan,

 ezta oroitzen galdu artean

 zer aberastasun duan.

 Eta au bera gertatu zaigu

 guri-re orren moduan,

 nor ziņan garbi zu ikusteko

 denbora gallen genduan,

 baņa lausua kendu zitzaigun

 ixildu ziņan orduan.

 

 -6-

 

 Jaiotzatikan artu zenduan

 Jaungoikoaren doaia,

 bildurrik gabe derrotxatzeko

 azkenik etzuen gaia.

 Zenbat biotzek eztu izandu

 zugan ondoratu naia?

 txalotutzeko zure izketa

 jostallua ta alaia,

 Zoriontsua Euskalerrian

 zu bizi ziņan garaia!

 

 -7-

 

 Gure euskera beti goratzen

 eman zenduen bizia,

 baņa arnasa utziarekin

 etzan bukatu guzia.

 Zure oroipen aztu-eziņa

 biotz askotan josia;

 euskal maitasun aundia bazan

 orain geiago azia,

 prutu berriak ematen dago

 zuk botatako azia.

 

 -8-

 

 Lekua ondo bete zenduen

 lur ontara etorrita,

 izkuntz eder au indarberritzen

 etenik gabe arita.

 Agortzen etzan iturri ura

 itzak ain ondo neurrita,

 orain gureak entzuten zaude

 zerutik begiz jarrita,

 Euskalerriak beti gogoan

 izango zaitu Txirrita!

 

 -9-

 

 Mundu ontako esaera da.

 aztutzen dalail zana,

 baņa zu zera gaztediaren

 autan beti zabiltzana.

 Nola berdiņik esaten zail dan

 zuk esandako itzena,

 euskaldunetan sartua dago

 betiko zure izena,

 ta orgullu bat Ernani'rentzat

 bertako seme izana.

 

 -10-

 

 Kristau sendapen ixpillu ziņan

 plazan bezela besoan,

 birtute onak erakutsiaz

 ematen zendun pausoan.

 Pake santurik urratu gabe

 zeure denbora osoan

 biotz guziak alaitzen beti

 gure izkuntza gozoan

 arnasa utzi zenduen arte

 gure Jaunaren besoan.

 


inprimatu