inprimatu
Nasketa
Izenburua:
Nasketa
Sinadura:
Arruarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arruarte

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
286-287.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nasketa

 

Arruarte

 

 -1-

 

 Apusturako neuzkan

 jarriak bi ari,

 batek eztu balio

 albiņo bat ari.

 Ta alperrik gastuan

 ez nuke nai ari

 pentsu asko ez diot

 nik emango ari.

 

 -2-

 

 Arrobin ari danak

 baditu bi alde,

 suertea aurka izan

 edo izan alde.

 Eta gorde lekurik

 ezpadago alde

 sua datorrenian

 urrutira alde.

 

 -3-

 

 Kanposantua dago

 ornitua illez,

 nola nere burua

 bizarrez ta illez.

 Asko baitira junak

 abenduko illez,

 ni ere makur baņa

 oraindikan ill ez.

 

 -4-

 

 Naparruan erri bat,

 izena du bera,

 ta bertako jendea

 oso biotz-bera.

 Begiratu ezkero

 ondo goitik bera,

 danetan politena

 izango da bera.

 

 -5-

 

 Lagunak erregia

 eztakit or duan,

 baņan eztet utziko

 oraingo orduan.

 Ezpadegu botatzen

 biar dan orduan,

 ¨Musia anzertarako

 ibilli orduan?

 

 -6-

 

 Ni Amerikatikan

 etxera eltzian,

 oi, gutxi gora bera,

 pikuak eltzian.

 or ikusiko dituk

 urriak eltzian,

 batzuek astintzeko

 kasketak eltzian.

 

 -7-

 

 Iru kapoi daduzkat;

 emia ta bi ar,

 ernegazi nautenak

 Makiņa bat biar.

 Baņan salketa txarrik

 eztet egin biar;

 ta zuk oietakorik

 ezpadezu biar,

 perira juango dira

 gaur edo biar.

 

 -8-

 

 Bide egiņan ibili

 gerare aldian,

 ala baita oitura

 Ernani aldian;

 orain obeto daude

 len zauden aldian

 baņan nola etxetik

 eztagon aldian,

 galdezka asi ziran

 bukatu aldian.

 


inprimatu