inprimatu
Eiztari arteko pasaizoak
Izenburua:
Eiztari arteko pasaizoak
Sinadura:
Arruarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arruarte

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
253.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztari arteko pasaizoak

 

Arruarte

 

 -1-

 

 Usotara jun dira

 Periko ta Patxi,

 ta oien ibillera

 nai det erakutsi.

 Berak leku txarrean

 eztitut nai utzi,

 baņa eztute jarri

 zer esana gutxi.

 

 -2-

 

 Griņak geiegizkoak

 diralako berez,

 beren gorputzarekin

 eztabiltza legez.

 Jateko gogo gutxi;

 ametsetan gabez,

 azkenengo aste au

 etzaie jun errez.

 

 -3-

 

 Artean illun zegon

 mendi bizkarrian,

 baņa igoak ziran

 pauso azkarrian.

 Gero tresna guziak

 utzi bazterrian

 eta ia trabarik

 zegon eztarrian.

 

 -4-

 

 Egu sentian argi

 dauzkate begiak,

 zer ekarriko dien

 gaurko egualdiak.

 Aizeak lendabizi

 bere joaldiak

 eta otzak amorratzen

 ortxe daude biak.

 

 -5-

 

 Jatorra ematen du

 txorien pasia,

 biriarroa ere

 banaka asi da.

 Baņa tira-bidean

 ez nai jartzia

 altutik erakusten

 diote atzia.

 

 -6-

 

 Bi ordu igaro ta

 etorri bestia,

 ta usoak iņundik

 azaltzen eztia.

 Goian zeuden ametsak

 jun dira azpia,

 orra aldi alaia

 biurtu tristia.

 

 -7-

 

 Zapelaitz bat ba-dator

 mantso eta altu,

 eta lau kartutxoak

 or dizkate sutu.

 baņa nola lumarik

 eztien ikutu,

 soņuarekin ezta

 geiegi izutu.

 

 -8-

 

 Azkenean txoritan

 asi dira bero,

 zenbat erori diran

 esango det gero.

 Perdigoirik gabeko

 kartutxoak edo...

 bestela blindatuta

 dabiltz egunero.

 

 PERIKO

 

 Gaurko gure eguna

 dek lotsagarria,

 aztutzeagatik eman

 litekek urria.

 Orrenbeste kartutxo

 ba-digu erria,

 eta txori bat gabe

 jun bear errira.

 

 PATXI

 

 Erri txoro ori beti

 burlaka ta parrez,

 dana betea ziok

 jotzeko adarrez.

 Orrera utsik juten

 eztek oso errez,

 zer esan bear degun

 pentsa zagun aurrez.

 

 PERIKO

 

 Billatuko bagendu

 saltzen dagon eizik,

 eskaera bi aldiz

 ordainduko pozik.

 Adierazteko eztek

 mundu ontan itzik,

 zer gauza tristea dan

 etortzea utsik.

 

 PATXI

 

 Datorkigu urtean

 izanaz arnasa,

 nik berdinduko diat

 aurtengo akatsa.

 Naiz lumik azaldu ez,

 edo altu pasa,

 ni poltsan usoekin

 egongo nauk lasa.

 

 Pentsatzen dedanean

 usota jutia,

 bezperan joko diat

 dendako atia.

 Kostako zaiek neri

 parre egitia,

 etxetik irtengo nauk

 kolkoa betia.

 

 Beren andre gaxoak

 an daude etxian, `

 esanaz dituztela

 gizonak eizian.

 Alaitasuna dago

 aien biotzian.

 Laister naiko okela

 baduten pozian.

 

 Iritxi zaienean

 alkar ikustia,

 oso begi alaiak

 juntatu eztia.

 Lotsaz senarra eta

 penaz emaztia,

 zer aurre arroa ta

 zer azken tristia!

 


inprimatu